Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

falta dira

  1. Hasi
  2. Erosketak
  3. Merkataritza-kanpainak
  4. Zure erosketak oro, hurbil

Zure erosketak oro, hurbil

Erabiltzaileen balorazioa

Baloratu

Alde Zaharra eta Zabalgunea dinamizatzeko beste jarduera gisa, Zure erosketa guztiak oso hurbil, zatoz erdigunera kanpaina egiten da, helburu jakin batekin: erdiguneko saltokietara (Alde Zaharrera eta Zabalgunera) jendea joan dadin bultzatzea uda amaieran, eskolako erosketak -arropa nahiz eskola-materiala­- egiteko zein udako oporren ondoren etxeak hornitzeko garai egokian. Hona hemen kanpainaren nondik norakoak: hiriko erdigunearen plano bat banatzen da, bertan saltokiei buruzko informazioa eta eremu horretan dauden guneen arteko distantzia, minutuetan, adierazita.

Hona kanpaina honen bidez helarazi nahi izan den ideia nagusia: Iruñeko erdiguneak, beste edozein merkataritzagunek eskaintzen dituzten erosotasunak eskaintzeaz gain, beste hainbat balio ere eskaintzen ditu, besteak beste paseatzea, jendearekin elkartzea eta presarik gabe hiriaz gozatzea, hiri inguruetako merkataritza zentroek eskaintzen dituzten zerbitzuei uko egin gabe. Erdigunera edozein jarraiobideren bidez iristeko ideia bultzatu nahi du kanpaina honek, eta nabarmendu nahi du aparkatzeko arazorik ez dela izanen, autoa aukeratuz gero.

Egizu orri honen gaineko balorazioa
Nos interesa tu opnión.

Intereseko lekuak

Mapan begiratu, monumentu garrantzitsuenak, elizak eta hirian barnako ibilbide-proposamenak ikusteko.

Mapara joan